
A. III.Mendeko Krisia
III.mendearen hasieran, krisia izan zen Erromatar Inperioan. Gizarte- matxinadak gertatu ziren eta anarkia hedatu zen. Jendea hirietatik alde egitearen ondorioz , merkataritza- jarduera gelditu egin zen. Enperadoreak, berriz, boterea galduz joan ziren.
Iparraldetik etorrita, germaniarrak eta ekialdetik , berriz, persiarrekegiten zuten presioa.
B. IV. Mendeko Susperraldia
Dioklezianok zenbait erreforma abiarazi zituen eta ekonomia onbideratu eta mugak indartu ziren.
Konstantino enperadoreak aldaketak egin zituen : kristautasuna onartu zuen eta hiriburua konstantinoplara aldatu zuen.
375ean, hunoak germaniarren lurraldera sartu ziren.
395ean Teodosio enperadorea hil zen, eta inperioa bitan banatu zuten, batetik, Mendebaldeko Erromatar Inperioa zegoen eta bestetik, Ekialdeko Erromatar Inperioa.
C.Erromatar Inperioaren Amaiera
Inperioaren bi zatien bilakaera oso desberdina izan zen.
Mendebaldean, enperadoreak oso ahulak ziren eta ez ziren gauza izan germaniarrak geldiarazteko. Germaniarrak beren erresumak sortuz joan ziren.
Ekialdean, berriz, inperioak beste mila urte iraun zuen. Ekialdek0 Inperioari Bizantziar Inperioa esaten zaio.