Ekonomia-jarduerak askotarikoak dira, baina hiru jarduera- sektore handitan bil ditzakegu ; lehen sektorea, bigarren sektorea eta hirugarren sektorea, hain zuzen ere.
· Lehen sektorea: Naturatik elikagaiak eta lehengaiak lortzeko gauzatzen diren jarduerak biltzen dira: nekazaritza , abeltzaintza, arrantza eta baso ustiapena.
· Bigarren sektorea: Naturatik ateratako lehengaiak produktu landu bihurtzen dituzten ekonomia- jarduerek osatzen dute: industriak, eraikuntzak meatzaritzak eta energi-iturrien ustiapenak( ura, petrolioa, gasa....).
· Hirugarren sektorea: Jarduera asko biltzen dira. Gainerako sektoreek ez bezala, hirugarren sektoreak ez du ondasun materialik sortzen; gizarteari zerbitzu emateaz arduratzen dira bertako jarduerak: merkataritza, garraioa, osasuna ,hezkuntza eta abar.
Eskuarki, ekonomia zenbat eta aurreratuago edo garatuago egon, orduan eta garrantzi handiagoa izaten du hirugarren sektoreak eta txikiagoa lehena.
Gerkako bonbardaketaren lekukoak
Hace 14 años
No hay comentarios:
Publicar un comentario