lunes, 15 de marzo de 2010

ARO MODERNOAREN BUKAERA: IRAULTZA FRANTZESA


FRANTZIAKO IRAULTZA


XVIII. mendean, Frantziako erregea oso boteretsua zen. Nekazariak, langileak eta hirietako jendea miseria gorrian bizi zen bitartean, erregeak eta bere gorteak sekulako festak eta jaiak antolatzen zituen. 1789 ko Uztailaren 14an Parisko hiritarrek Bastillako gartzelari eraso zioten.

ERREGEA GILOTINATUA

Frantziako Luis XVI erregea atxilotu eta gilotinaz hil zuten.

ERREPUBLIKA MARTXAN

Iraultzaren ondoren,erregetza baztertu eta errepublika jarri zen.Frantzia osoko hiritarrak eskubidez eta betebeharrez berdinak zirela eta aurrerantzean Frantziako hiritarrek aginduko
zutela.

IPARRALDEA FORURIK GABE

Frantziako Iraultzak,erregea eta erregetza kendu zuen bezala, jauntxoen eta handikien eskubide
bereziak ere desegin zituen.

Iparraldeko euskaldunak,Biarnoko herritarrekin batera,Pirineo Atlantiarrak departamentuan sartu zituzten.Geroztik,Iparraldean ez da euskal legerik, eta Frantziak ez du onartu euskaldunentzat lurralde edo departamentu propiorik.

No hay comentarios:

Publicar un comentario